XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I.¿Zer da propositua?.

E. Artutia gogo sendo bat ez gueiyago Jaungoicoa iraindu edo ofendietaco.

I.¿Zer da confesiñua?.

E. Da pecatu mortal guztiyac engañu ta guzur baga confesoriari aguertutia, penitenziya bete edo cumplietaco goguagaz.

I.¿Ichiten badau pecatu mortalen bat esan bagaric astu jacalaco, confesiño ona eguingo dua?.

E. Astutia bere erruz izan espazan, bai Jauna; baña aguertu biarco dau urrengo confesiñuan, asturic ichi ebana.

I.¿Eta ichico baleu esan bagaric lotzaz, bildurrez edo maliziyaz, edo ezpalerua biar dan damutasunic, ez propositoric, ¿zelango confesiñua eguingo leuque?.

E. Confesiño deunguia ta barriztau biar dabena, salbauco bada.

I.¿Zetaraco da penitenziya cumplietia?.

E. Paguetaco mundu onetan Jaungoicuari, pecatuaren bidez artu guenduan zorra edo penau biarra.